
Hitzez Hitz
iOS Universel / Jeux
Hitzez hitz jolasean, denbora mugatu batean, hitz elkartu bat aurkitu beharko dugu. Hitz hori asmatzeko, bi argazki agertuko zaizkigu, argazki bakoitzak hitz elkartu horren barruan dagoen hitz bakoitzari egingo dio erreferentzia.
Adibide gisa, aurkitu behar dugun hitz elkartua “jatetxe” bada, pantailan bi argazki agertuko zaizkigu “+” ikurrarekin erdian lotura gisa, lehenengo argazkiak “jan” hitzari egingo dio erreferentzia eta bigarren argazkiak “etxe” hitzari egingo dio erreferentzia.
Erantzuna idazteko, argazkien behekaldean letrak agertuko zaizkigu eta letren gainean klikatu beharko dugu hitza idazteko. Denbora amaitzen bada, berriro saia gaitezke, hitz elkartua asmatu arte.
Jolasak 20 maila ditu, beraz 20 maila desberdinetan jokatuko ahal izango dugu eta 20 hitz asmatu beharko ditugu. 1. mailako hitza asmatzean, 2. maila desblokeatuko da, eta horrela 20 hitzak asmatu arte.