Berria
iOS Universel / Actualités
Euskaraz ongi informatuta egotea ahalbidetzen du BERRIA aplikazioak, zure iPhonean BERRIAren eduki guztiak eskura jarriz. Era integralean, arlo guztiez ongi informatuta egoteko aukera ematen du: politika, gizarte gaiak, ekonomia, kirola, kultura, aisialdia... Euskal Herriaz bereziki, baina baita mundu osoaz ere. Azken ordua zein sakontasuna, biak jorratzen eta eskaintzen ditu.
Quoi de neuf dans la dernière version ?
BERRIA aplikazioak Euskal Herritik eta Euskal Herrirako sortutako kazetaritza eskaintzen du, kalitatezkoa eta fidagarria, zure sakelakoan. Arlo guztiez ongi informatuta egoteko aukera ematen du: politika, gizarte gaiak, ekonomia, kirola, kultura, aisialdia... Euskal Herriaz bereziki, baina baita mundu osoaz ere, azken orduko gaien eta xehe-xehe landutakoen bidez.
Aplikazioak funtzionalitate bereziak ditu, hala nola Azken Berriak, Nire BERRIA eta Entzun BERRIA. Azken atal horretan, modu erosoagoan eta etenik gabe entzun ahalko dituzu audioak sakelakotik.