
Mendiak
iOS Universel / Sports
MENDIAK, Euskal Herriko mendizaleentzat aplikazioa da. Mendizale aurreratuentzat ez ezik, familia osoarentzat pentsatutako aplikazioa. APP erabilterraza, mendiaren alderdi ludikoena eta aisialdikoa bultzatu nahi dituena, bide batez, mendizaletasuna bera ere bultzatuz edo zirikatuz. Aplikazioaren helburu nagusia da Euskal Herriko mendien zerrenda aurkeztea euskal mendizaleei, informaziorako; eta, horrekin batera, mendira igo ahala, mendizaleak zer mendi igo dituen zerrendatzea, puntuatzea, elkarbanatzea, eta abar.
Quoi de neuf dans la dernière version ?
Bertsio berri honetan:
- Konexiorik gabe zaudenean mendien zerrenda bistaratzeko arazoa konpondu dugu.
- Aplikazioaren errendimendua eta egonkortasuna hobetzeko azpiegituraren eguneraketak egin ditugu.
Eskerrik asko aplikazioa erabiltzeagatik.